kronika2025ko ekainaren 5a1 min
Izarorekin abesten bere bira amaierako kontzertuan
Duela urtebete baino gehiago grabatu genituen Izaroren "Todas las horas que quedan" abestiko koroak, eta biraren azken kontzertuan diskoaren ibilbidea berarekin batera ixteko aukera izan genuen.
Argazkia: Maitane Campos, Iratxe EtxehandiaIrakurketa
Duela urtebete baino gehiago grabatu genituen Izaroren "Todas las horas que quedan" abestiko koroak, eta joan den zapatuan, biraren azken kontzertuan, disko honen ibilbidea berarekin batera ixteko aukera izan genuen. Plazer eta emozio handiz bizitako unea izan zen guretzat.
Izaroren "cerodenero" diskoaren bira amaierako kontzertuan parte hartu genuen, eta bertan aritu ginen gonbidatu ugarien artean, besteak beste: Baiuca, Martín Urrutia, Miki Núñez, Olatz Salvador, Olaia Inziarte, Valeria Castro, Esanezin, Janus Lester eta Pello Reparaz.
Kontzertuaren amaieran, "Todas las horas que quedan" abestiaren moldaketa zoragarri bat abestu genuen, Izarorekin eta publiko osoarekin batera. Zure hitzetan: "hor geundenen artean, mundua pausen jarri zen". Eta benetan horrela sentitu genuen.
Mila esker, Izaro, opari eder eta hunkigarri honengatik. Izugarria zara. Zure hurrengo bidaia guztietan, zure ondoan egon nahi dugu. Eskerrik asko, bihotz-bihotzez!
Irakurgai gehiago



