kronika2024ko ekainaren 24a1 min
FilmAK: zinema eta musikaz betetako gaua
Bilboko Enkarnazioaren elizan FilmAK eskaini genuen: ohiko errepertorio koraletik aldendu eta zinema-musikaren bidez publikoarekin beste modu batean konektatzeko kontzertua.
Argazkia: Akelarre AbesbatzaIrakurketa
FilmAK izeneko kontzertua eskaini genuen Bilboko Enkarnazioaren elizan, eta egia esan, denbora luzez egiteko gogoz geunden kontzertua izan zen. Ohiko errepertorio koraletik aldendu, eta zinema-musikaren munduan murgiltzea aukera paregabea izan da publikoarekin beste modu batean konektatzeko.
Maite dugun errepertorio bat prestatu genuen mimo handiz, gure haurtzaro eta gaztaroaren parte diren abestiekin osatua: Pocahontas, Brave, Coco, Frozen, Juego de Tronos… Hasieratik amaierara arte gozatu genuen kontzertua, bai kantuan geundenok, bai entzuten ari zirenek ere.
Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Akelarre Abesbatzarekin gaua partekatzera etorri zineten guztioi, eta baita Diego Lasheras (pianoa), Fabián Reyes (perkusioa) eta Josh Benitesi (baxua) ere, soinu-bidaia honetan gure ondoan egoteagatik.
Irakurgai gehiago


