kronika2025ko apirilaren 29a1 min
Bizitako esperientzia Ejea de los Caballeros-eko Abesbatza Lehiaketan
Ejea de los Caballeros-eko Abesbatza Lehiaketan maila handiko abesbatzekin aritu ginen. Bigarren sariarekin itzuli ginen, eta Xabier Méndez Aretxabaletak zuzendari onenaren saria jaso zuen.
Argazkia: Ayuntamiento Ejea de los CaballerosIrakurketa
Joan den apirilaren 27an, aukera izan genuen Ejea de los Caballeros-eko Abesbatza Lehiaketan parte hartzeko, edozein abesbatzaren ibilbidean inflexio puntu bat den hitzordu horietako batean. Maila handiko abesbatzekin aritu ginen, eta musikaz, emozioz eta ikaskuntzaz beteriko esperientzia zoragarria bizi izan genuen.
Bigarren sariarekin bueltatu ginen etxera, eta gainera, gure zuzendariari, Xabier Méndez Aretxabaleta-ri, eman zioten lehiaketako zuzendari onenaren saria. Bi poza handi, azken hilabeteetako lanak eta dedikazioak merezi izan dutela berresten dutenak.
Maila horretako eszenatokian aritzeko, gogor jardun dugu: xehetasun bakoitza zainduz, elkar entzunez eta gure ahotsak elkarrekin josten. Baina sariaren gainetik, benetan baliotsua izan da hainbeste miresten ditugun abesbatzekin oholtza partekatzea, goi mailako epaimahaia aurrean aritzea, eta talde moduan haztea.
Saria baino askoz gehiago ekarri dugu bueltan. Esperientzia bat ekarri dugu: batzen gaituena, indartzen gaituena, eta kantuan jarraitzeko gogoa pizten diguna.
Argazkia @certamencoralejea
Irakurgai gehiago


