
Argazkia: Maider GerrikabeitiaAbesbatza
Akelarre Abesbatza ahots gaztez osatutako abesbatza da.
Akelarre Abesbatza 28 ahots gaztez osatutako abesbatza da. 2018ko abenduan sortu zen Bilbon, 13 gazteren ekimenez eta Xabier M. Aretxabaletaren zuzendaritzapean. Bilbo, Donostia eta inguruko herrietako 18 eta 35 urte bitarteko gazteek osatutako abesbatza da.
Musika korala gazteen artean sustatzeko helburuarekin, artista gazteekin lan egin dute beti bere proiektuetan, interpretazioan zein konposizioan. Gainera, beti bilatzen dute musika korala formatu berritzaileetan interpretatzea, publikoarentzat esperientzia erakargarriagoa izan dadin. Zortzi denboraldiren buruan, taldea hazten joan da, kopuruz zein kalitatez, eta euskal eszenan erreferente bihurtu da.
Argazkia: Maider GerrikabeitiaZuzendaria
Bilbon jaio zen 1993an, eta txikitatik garatu du musikarekiko interesa. Bilboko Koral Elkartean hasi zituen musika ikasketak, bost urte zituela, eta Juan Crisóstomo de Arriaga kontserbatorioan amaitu zuen gitarra klasikoko gradu profesionala.
Euskeria gazte abesbatzan eta Orfeó Catalàren gazte koruan abestu du, eta Marta Ubieta, David Fernández eta Nuria Orbearen ahots-teknikako klaseak jaso ditu. Gaur egun, SUHAR gizonen abesbatzako koralista da.
Abesbatzen zuzendaritzan Josu Elberdin, Enrique Azurza eta Esteban Urzelai bezalako zuzendariekin trebatu da. Akelarre Abesbatzaz gain, Iubilo Bilbao Abesbatza, Biotz Alai eta Euskal Herriko Gazte Abesbatza ere zuzentzen ditu.
Nabarmendutako emanaldia
2026ko uztailaren 4a, lr.
Parroquia San Lorenzo el Real
Burgos
Kronika nabarmenduak