2025ko maiatzaren 24a, lr.
Izaroren bira amaieran
Barakaldo
IZAROrekin bat egiten dugu cerodenero biraren amaierako kontzertuan, BECen, Todas las horas que quedan kantatzeko. Xabier M. Aretxabaletaren korurako moldaketarekin parte hartzen dugu, gure ahotsak abestiaren unibertsoan txertatuz. Elkarlan honek artistarekin partekatutako grabazio-lanari jarraipena ematen dio, eta zuzeneko emanaldira eramaten du oraingoan. Abesbatza gisa dugun lekutik, gaur egungo kantagintza eta kantu kolektiboa lotzen dituen proposamenaren parte gara, bestelako musika-testuinguru batean aritzeko aukera baliatuz eta gure soinua IZAROrenarekin elkartuz, abesti bera elkarrekin partekatzeko.

Irudiak eta bideoak
Egitaraua
- 01
IZAROTodas las horas que quedan
Moldaketa: Xabier M. Aretxabaleta
Lotutako kronikak

