ZINEBIren EBE! (Ez Bultza Egin!) proposamenean parte hartzen dugu, Akiraren unibertsoa hainbat arte-diziplinatatik berrikusten duen ikuskizunean. Erik Uranorekin elkarlanean aritzen gara Radioactividad abestiaren bertsio batean, gure ahotsak raparekin elkartuz. Maider Biguriren moldaketa baten bidez, abesbatzaren soinua animeko musikara ere hurbiltzen dugu. Zinema, musika eta eszena-sorkuntza gurutzatzen diren topaketa honetan, ahots kolektiboaren beste erabilera batzuk aztertzen ditugu, kantu korala ohiko entzuleez harago eramateko eta bestelako kultur espazioetan ere ezagutarazteko asmoz.